Ezagutu gaitzazu
Polait gara
Polait Events lantaldea kide kualifikatu, erabakitzaile, hurbileko eta esperientziadunek osatzen dute.
Baina Polait ez gara gu bakarrik, Polait gure proiektuetako bakoitzean lankide ditugun pertsonak eta enpresak ere badira.
Bi hamarkadatik gora daramatzagu ekitaldiak kontzeptualizatzen, ekoizten eta koordinatzen. Denbora horretan guztian lankide-sare handia osatu dugu, eta horri esker, gaur egun Polait taldeko partaide diren eta haren egikerarekin bat egiten duten abangoardiako adituekin lan egiteko aukera daukagu.
Egiten duguna gustuko izateak bereizten gaitu, gauzak ondo egitea gustatzen zaigu, eta xehetasun txikiena ere bereziki zaintzen dugu.


Jon Arriaga
Gaur atzo baino hobea izan nahi duen pertsona. Langile nekaezina. Erronka zein proiektu bakoitzari gogoz eta ilusioz ekiten diona. Etengabeko formakuntza eta talde lana oinarri harturik, bikaintasunerako bidearen bila dabilena.