Egindako esperientziak eta proiektuak
Sozialak
Horrelako ekitaldi sozialetan lan egin dugu, eta oso pozik gaude egindako lanaren lagin bat erakusteaz. Zure proiektua kontatzeko irrikan gaude, errealitate bihurtzeko.
Eztabaida-jardunaldiak: hezkuntza-akordiotik euskal hezkuntza legera
Jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez gizarteratzeko sareak ehuntzen eztabaida-foroaren II. edizioa
GaituzSport sariak. Gau inklusiboa.
GaituzSport gizarte-berrikuntzako proiektu bat da, Kirol Egokituaren Euskal Federazioak sustatua, eta honako helburu hauek ditu: aniztasuna errespetatuko duen gizarte inklusibo bat eraikitzea; eta desgaitasuna duten pertsonen artean jarduera fisikoaren eta kirol egokituaren praktika bultzatzea, baldintza berdinetan, haien osasuna eta bizi-kalitatea hobetuz. GaituzSport sarien seigarren edizio honetan, pertsonek eta erakundeek gizarte inklusiboagoa lortzeko egiten duten lan…
Ikusi proiektuaPsikologia kalean I. edizioa
Psikologia kalean ekimenaren 1. edizioan, Psikologia kalera eta honek eskain dezakeenera hurbildu nahi du Bizkaiko Psikologia Elkargoak. Horregatik, maiatzaren 27an eta 28an, Areatzako pasealekuan, 22 hitzaldi eta tailer baino gehiago antolatu ziren, eta 50 hizlarik eta 1.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten. Psikologia gauza guztietan dagoelako, baina dena ez delako Psikologia.
Ikusi proiektua