Zu Non, Han DA

Gerediaga elkartea
Zu non, han DA
Hainbat hiritan egindako ekitaldia Hainbat areto
2020ko abendua
  • Idazkaritza teknikoa
  • Ekoizpena eta koordinazioa
  • Bilakaeraren azterketa

Mugikortasunaren inguruko azken murrizketak direla eta, Durangoko liburu eta disko azokak proiektu hau antolatu nahi izan du euskal kultura eta merkatua herritarrei hurbiltzeko. Durangoko Azokak hainbat kontzertu antolatu ditu Euskal Herriko zortzi udalerritan: Amurrio (Burubio), Gasteiz (Jimmy Jazz), Bermeo (Kafe Antzokia), Bilbao (Euskalduna), Ondarroa (Beikozini), Azpeitia (Sanagustin eta Soreasu), Donostia (Doka eta Dabadaba) eta Atarrabia (Totem). Kontzertuak abenduaren 5 eta 8 artean izan ziren eta, guztira, 32 musika-taldek hartu zuten parte.