Polait Events aurkezpena

Polait Events
Polait Eventsen jendaurreko aurkezpena
Bilbo Yimby espazioa
2018ko maiatza
  • Sorkuntza-aholkularitza eta esperientzien diseinua
  • Idazkaritza teknikoa
  • Ekoizpena eta koordinazioa
  • Bilakaeraren azterketa

Ilusio handiz aurkeztu genuen jendaurrean Polait Events, eta atseginez partekatu genuen Polait Events egingarri bihurtzen duten pertsona askorekin: erakundeetako ordezkariak, bezeroak, hornitzaileak, lagunak eta senideak… Gure marka, gure Polait filosofia, garatzen joan garen proiektuak eta etorkizunerako gure asmoak aurkeztu ahal izan genituen egun hartan.

Une berezi horretarako, profesional eta lagun asko eta asko izan genituen alboan; besteak beste: Juan Resines, zuzendaritza-lanetan; Reyes Prados, ekitaldia aurkezten; Soinueder, argiztapen- eta soinu-lanetan; Abar Produkzioak, produkzio-lanetan; Lubaki Grafik Faktory eta Oninart diseinu-lanetan; Laser Audiovisual, proiekzio-lanetan; Jarkatza, ikus-entzunezkoetan eta Yimby Bilbao espazioko taldea anfitrioi lanetan. Eta hori dena ontzen, Sharma Cateringekoen zapore bikainak eta Oreka TXkoen musika. Talde osoak, maila handiko profesionalak ez ezik, ikuspegi humano garrantzitsua ere badu, Polait estilo eta jarrerarekin.