Pechacuchanight
- Idazkaritza teknikoa
- Ekoizpena eta koordinazioa
PechaKucha, Japoniako ekimena da, eta gaur egun, munduko 1.200 hiritan antolatu ohi da. Hainbat motatako proiektuen aurkezpenak dira, beti irudietan oinarrituak. Aurkezpen bakoitzerako 20 irudi erabiltzen dira, eta bakoitza 20 segundoan soilik mantentzen da pantailan. Hortaz, aurkezpen guztiek, beti, 6 minutu eta 40 segundo irauten dute, eta, beraz, laburrak, zehatzak eta oso atseginak izan ohi dira.
PechaKucha Night – Emakume ekintzaileak Bizkaiko emakume enpresaburuei eskainitako jardunaldia izan zen eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu eta Bilbao Metropoli 30k koordinatzen duen #ANDREkintzailea emakume ekintzaileen aldeko programaren barruan kokatuta zegoen. Hamalau emakumek aurkeztu zituzten euren proiektuak, eta, bide batez, emakume ekintzaile gisa izandako ibilbidea partekatu zuten.