EWA| Empowering Women in Agrifood
- Sormen-aholkularitza eta esperientzien diseinua
- Idazkaritza teknikoa
- Ekoizpena eta koordinazioa
- Bilakaeraren azterketa
EWAk emakumeen lidergoa indartu nahi du, eta nekazaritzako elikagaien sektorean hasierako faseetan ideiak edo startup-ak dituzten emakumeei lagundu nahi die. Bereziki, enpresak inkubatzeko edo prestatzeko beste programa batzuetara iristeko zailtasunak dituzten landa-eremuetara zuzentzen da. EWA Espainian, Portugalen, Txekiar Errepublikan, Errumanian eta Turkian ezarriko da.
Programak online prestakuntza eta neurrira egindako prestakuntza presentziala barne hartzen ditu. Horrez gain, negozioetan eta nekazaritzako elikaduran adituak diren emakumeen tutoretzak eskainiko dira, baita arrakasta duten beste enpresari batzuenak ere. Ideia bat gauzatzeke duten emakumeek eta startup bat sortu eta lehen urratsak ematen ari direnek parte hartuko dute. Tailerrak eta ekintzak emakume profesionalek bultzatzen dituzte.
