EITFood: EWA Masterclasses
- Sorkuntza-aholkularitza eta esperientzien diseinua
- Idazkaritza teknikoa
- Ekoizpena eta koordinazioa
- Bilakaeraren azterketa
Irailaren 19 eta 20an, EIT Food-ek “EWA Masterclass” izenekoak antolatu zituen, bai modu presentzialean Bilboko EIT Food Southen egoitzan, bai modu birtualean. Bi egun horietan, mahai-inguruetan, hitzaldietan eta talde-dinamiketan parte hartzeko aukera izan zuten emakume ekintzaileek, eta kasu arrakastatsuen berri jasotzeaz gain, aitzindaritza eta ekintzailetzarako tresnak hobeto ezagutzeko aukera ere izan zuten.
Topaketa hori EWA (Empowering Women in Agrifood) programaren parte izan zen. Programa horren helburua da, besteak beste, hasierako etapetan emakume ekintzaileak motibatzea, duten boterea balia dezaten eta arrakasta lortzeko eta edozein eragozpen gainditzeko duten berezko gaitasuna uler dezaten; bai eta negozio jasangarriei ekiteko eta garatzeko beharrezko ezagutza, konfiantza eta sareak ematea ere.