Bilbao Bizkaia D Week 2018

IDC – Bilbao Bizkaia Design Council
Bilbao Bizkaia D Week
Bilbo
2018ko azaroa
  • Sorkuntza-aholkularitza eta esperientzien diseinua
  • Idazkaritza teknikoa
  • Ekoizpena eta koordinazioa

Beste urte batez, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbao Bizkaia D Week (BBDW18) antolatu dute: Bizkaiko Industria Kultural eta Sortzaileak (IKS) sustatzeko astea. Laugarren edizioa duen BBDW18 honen buru Benicio Aguerrea izan da, EIDEren koordinatzailea, eta “Hyperdesing. Diseinuaren mugak zabaltzea” kontzeptuaren inguruan ardaztu da, diseinuaren eta ICCren aukera berriak arakatzeko, artea eta teknologia bezalako bestelako diziplina batzuekin bat eginez.

Zazpi egunean, 14.000 lagun inguruk hartu du parte antolatu diren 46 ekintzetakoren batean: diseinuarekin eta IKSekin loturiko erakusketak, hitzaldiak eta tailerrak. Jarduera horiek Bilbo eta Bizkaiko 19 egoitzatan egin dira, besteak beste: Arte Ederren Museoa, Zabalgune Eraikinean, Digipenen eta Azkuna Zentroan.